33 Orai beraz erreguec hauta beça guiçon çuhur eta ancetsu bat, eta eçar beça Eguiptoco lurraren buruco.
34 Hunec guiçonac eçar betza aurkinça gucietan: eta fruituen borzgarrena, nasaiciazco çazpi urthe
35 Jadanic haiera dihoacinetan, bil beça bihiteguietara: eta ogui gucia eçarria içan bedi Faraonen escuco eta beguiratua hirietan,
36 Eta goititua içan bedi ethorcecoac diren gosetezco çazpi urtheetaracotz, arren-eta lurra ez dadien içan escasaz xahutua.
37 Conseilu hori içan cen Faraonen eta haren-peco buruçaguien gogaraco:
38 Erregue minçatu citzaioten: Jaincoaren izpirituaz bethea den halaco guiçon bat aurki othe deçaguque?
39 Erran cioen beraz Josepi: Jaincoac erakutsi içan darozquitzunaz gueroztic erran dituçun guciac, non kausi deçaquet çu baino çuhurragoric eta çu beçalacoric ere?