36 Eta goititua içan bedi ethorcecoac diren gosetezco çazpi urtheetaracotz, arren-eta lurra ez dadien içan escasaz xahutua.
37 Conseilu hori içan cen Faraonen eta haren-peco buruçaguien gogaraco:
38 Erregue minçatu citzaioten: Jaincoaren izpirituaz bethea den halaco guiçon bat aurki othe deçaguque?
39 Erran cioen beraz Josepi: Jaincoac erakutsi içan darozquitzunaz gueroztic erran dituçun guciac, non kausi deçaquet çu baino çuhurragoric eta çu beçalacoric ere?
40 Içanen çare ene etchearen buruco, eta çure ahoco manuari gurthuco da populu gucia: erregue alkiaz baicic ez naiz çu baino aitzinago içanen.
41 Eta Faraonec Josepi erran cioen berriz: Huna non eçarri çaitudan Eguiptoco lur gucico buruçagui.
42 Eta hartu çuen bere escuco erreztuna eta eçarri çuen haren escuan, eta jaunci cioen liho harizco soin bat eta lephoa urhezco gathe batez inguratu.