5 Lokartu cen berriz, eta ikusi çuen berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta ederrac, atheratzen ciren ondo batetaric:
6 Berce haimberce ogui-buru ere meharrac eta lanhadurac joac,
7 Iresten çutela lehembicicoen edertasun gucia. Faraon atzarriric bere phausutic,
8 Eta goiça eguin cenean, icialdurac hartua, igorri içan çuen Eguiptoco asmatzaile gucietara, eta jaquinsun orotara: eta erakarraraciric kondatu cioten ametsa, bainan etzen nihor argui ceçaqueenic hura.
9 Orduan edaraleen buruçaguiac, noizbait orhoituric, erran çuen: Aithorcen dut ene hutsa.
10 Erreguec samurturic bere cerbitzarien contra, manatu çuen ni eta oguiemaileen buruçaguia hersiac içan guinetecen soldadoen aitzindariaren presondeguian:
11 Han biec gau batez içan guinduen amets bana, gueroa erakusten çutena.