1 Bada, Jacobec nabadituric jatecoac Eguiptoan salcen cirela, erran cioten bere semeei: Certaco etzarete ernatzen?
2 Aditu dut oguia Eguipton salcen dela: jauts çaizte, eta erosaçue behar dena, bici ahal gaitecen, eta gabeac irets ez gaitzan.
3 Beraz Josepen hamar anaia Eguiptora jautsi ciren ogui erostera:
4 Benjamin etchean iduquia içan cen Jacobez, ceinac erran baitzioten haren anaiei: Ez daquioen bidean cerbait astrugaitz guertha.
5 Eguiptoco lurrean sarthu ciren erostera cihoacen berce batzuequin. Ecen gosetea cen Canaango lurrean.