15 Bada orai eguinen dut çuequilaco frogapena: ala Faraon! etzarete hemendic ilkico, çuen anaia ttipiena ethorri arteo.
16 Igorraçue çuetaric bat, eta erakar beça: çuec ordean burdinetan egonen çarete çuen solasac eguiazcoac edo gueçurrezcoac diren froga ditecen artean; bercela, ala Faraon ikusquetariac çarete.
17 Beraz eman cituen çaincera hirur egunez.
18 Bainan hirugarren egunean presondeguitic atheraraciric, erran cioten: Eguiçue nic errana, eta bicico çarete: ecen badut Jaincoaren beldurra.
19 Baquetiarrac baçarete, çuen anaia bat gueldi bedi preso: eta berceac çoazte, eta erosi duçuen oguia eramaçue çuen etchetara;
20 Eta erakar darotaçue çuen anaia ttipiena, çuen solasac froga detzaquedançat, eta hil etzaiztecençat. Harec erran beçala eguin çuten.
21 Eta batec berceari erran çuten: Çucembidean jasaiten dugu hau, ceren bekatu eguin baitugu gure anaiaren baithan, ikusten guinuelaric haren bihotz-hestura; errequeitzen guintuelaric, ez dugu ençun içan: horren gatic atzeman gaitu ordu gaitz hunec.