17 Beraz eman cituen çaincera hirur egunez.
18 Bainan hirugarren egunean presondeguitic atheraraciric, erran cioten: Eguiçue nic errana, eta bicico çarete: ecen badut Jaincoaren beldurra.
19 Baquetiarrac baçarete, çuen anaia bat gueldi bedi preso: eta berceac çoazte, eta erosi duçuen oguia eramaçue çuen etchetara;
20 Eta erakar darotaçue çuen anaia ttipiena, çuen solasac froga detzaquedançat, eta hil etzaiztecençat. Harec erran beçala eguin çuten.
21 Eta batec berceari erran çuten: Çucembidean jasaiten dugu hau, ceren bekatu eguin baitugu gure anaiaren baithan, ikusten guinuelaric haren bihotz-hestura; errequeitzen guintuelaric, ez dugu ençun içan: horren gatic atzeman gaitu ordu gaitz hunec.
22 Eta Erruben, hequietaric batec erraten cioten: Ez othe narotzuen erran: Ez deçaçuela bekatu eguin haurraren baithan: eta ez nauçue ençun? horra non bilhatua den orai haren odola.
23 Bada, etzaquiten Josepec aditzen çuela hequien minçaia: ceren arartecotz solas eguiten baitzuen hequiequin.