2 Aditu dut oguia Eguipton salcen dela: jauts çaizte, eta erosaçue behar dena, bici ahal gaitecen, eta gabeac irets ez gaitzan.
3 Beraz Josepen hamar anaia Eguiptora jautsi ciren ogui erostera:
4 Benjamin etchean iduquia içan cen Jacobez, ceinac erran baitzioten haren anaiei: Ez daquioen bidean cerbait astrugaitz guertha.
5 Eguiptoco lurrean sarthu ciren erostera cihoacen berce batzuequin. Ecen gosetea cen Canaango lurrean.
6 Eta Josep cen Eguiptoco lurrean buruçagui, eta haren manua gabe etzen oguia salcen. Eta bere anaiac gurthu citzaizconean,
7 Eçagutu cituen, eta gogorquiago minçatzen citzaioeten arrotz batzuei beçala, galdeguiten ciotelaric: Nondic heldu çarete? Ihardetsi çuten: Canaango lurretic, bicitzeco behar denaren erostera.
8 Eta bizquitartean anaiac eçagutzen cituelaric, hequiec etzuten eçagutu.