24 Eta aldaratu cen aphur bat, eta nigar eguin çuen; eta bihurturic minçatu citzaioten.
25 Eta Simeon harturic, eta beguien aitzinean lokarriz amarraturic, manatu cioten bere azpico aitzindariei bethe cetzaten hequien çakuac oguiz, eta bakotchari bere dirua eçar ceçoten bere çakuan, gaineraco emanic bideco jatecoac: eta hola eguin çuten.
26 Eta hequiec goan ciren, oguiac astogainetan çaramazquietela.
27 Eta batec çakua idequiric astoari çaldarea emateco ostatuan, dirua ikusi çuen çakuaren ahoan.
28 Eta harrituric eta asaldaturic, elkarri erran çuten: Cer da Jaincoac eguiten darocun hau?
29 Eta ethorri ciren beren aita Jacoben gana Canaango lurrera, eta kondatu ciozcaten guerthatu citzaizcoten guciac, erraten çutelaric:
30 Leku hartaco jauna minçatu içan çaicu gogorqui, eta uste içan du Eguiptoaren ikustaileac guinela.