29 Eta ethorri ciren beren aita Jacoben gana Canaango lurrera, eta kondatu ciozcaten guerthatu citzaizcoten guciac, erraten çutelaric:
30 Leku hartaco jauna minçatu içan çaicu gogorqui, eta uste içan du Eguiptoaren ikustaileac guinela.
31 Ihardetsi diogu: Baquetiarrac gare, eta cimarkuric ez derabilagu.
32 Hamabi anaia gure aita batenganicacoac; bat ez da bici, bercea gure aitarequin da Canaango lurrean.
33 Harec erran darocu: Hola frogatuco dut hea baquetiarrac çareten: çuen anaia bat utzaçue enequin, eta har çatzue çuen etchetaco behar diren jatecoac, eta çoazte;
34 Eta çuen anaia ttipiena erakar darotaçue, jaquin deçadan etzaretela ikusquetariac; eta preso den hau guibelerat har ahal deçaçuençat; eta handic aitzina cilhegui içan çaiztecençat nahi duçuenaren erostera.
35 Horiec erran ondoan, oguiac hustean, ceinec bere diruac atzeman cituzten çakuen sarcean: eta batean laztuac çaudelaric,