35 Horiec erran ondoan, oguiac hustean, ceinec bere diruac atzeman cituzten çakuen sarcean: eta batean laztuac çaudelaric,
36 Aita Jacobec erran cioten: Haurric gabe eçarri nauçue, Josep hila da, Simeon preso iduquia, eta Benjamin eramaten darotaçue: gaitz horiec oro erori dira ene gainera.
37 Errubenec ihardetsi cioen: Ene semeetaric bia hil çatzu, hori ez badarotzut guibelerat ekarcen: indaçu hori escuetara, eta nic bihurtuco daroztut.
38 Eta Jacobec cioen: Ene semea ez da jautsico çuequin; horren anaia hil da, eta hori bakarric guelditu: helcari tchar cerbait guertha balaquio çohazten toquian, ene buru çuritua bihozminequin hobian sarraracico duçue.