8 Eta bizquitartean anaiac eçagutzen cituelaric, hequiec etzuten eçagutu.
9 Eta orhoituric berce orduz içan cituen ametsez, erran cioten: Ikusquetari batzuec çarete, lur huntaco alde mimberenen ikustera ethorriac.
10 Hauquiec erran çuten: Jauna, ez da holacoric; bainan çure cerbitzariac ethorri dira jateco erostera.
11 Guciac guiçon baten seme gare: baquetiar heldu gare, eta çure cerbitzariec ez derabilcate deusere gaixtoric.
12 Josepec ihardetsi cioten: Ez da hori, lur hunetaca leku hazcartugabeen ikustera ethorriac çarete.
13 Eta hauquiec: Çure cerbitzari hamabi anaia gare, aita baten umeac Canaango lurrean: ttipiena gure aitarequin da, eta bercea ez da lurraren gainean.
14 Josepec erran cioten: Hori da nic erran dudana: ikusquetariac çarete.