1 Bizquitartean goseteac borthizqui hersatzen çuen Canaango lurra,
2 Eta akituric Eguiptoquic ekarri içan cituzten jatecoac, Jacobec erran cioten bere semeei: Bihur çaitezte, eta eros guçue jateco aphur bat.
3 Judac ihardetsi cioen: Guiçon harec erran içan darocu, cin eguiten darocularic: Ez duçue ene beguithartea ikusico, ez baduçue çuequin erakarcen çuen anaia ttipiena.
4 Beraz nahi baduçu hori gurequin bidali, goanen gare elkarrequin, eta erosico darotzugu behar duçuna.
5 Bainan nahi ez baduçu, ez gare goanen: ecen guiçona, maiz erran dugun beçala, garbiqui minçatu çaicu, dioelaric: Ez duçue ikusico ene beguithartea çuen anaia ttipiena gabe.