18 Eta han, icituric, elkarri erran çuten: Lehenago gure çakuetan guibelerat eraman dugun dirua gatic sarraraciac gare: gueçurra baliaraz deçançat gure gainean eta borchaz gathibu eraguin eta gure astoez jabe dadiençat.
19 Aria hortaz etche-guiçonaren gana athelasera hurbilduric,
20 Minçatu citzaizcon: Othoizten çaitugu, jauna, ençun gaitzatzun. Jadanic lehenago jautsi içan gure jateco erostera:
21 Hequiec erosiric, ostatura goan garenean, idequi içan ditugu gure çakuac, eta dirua atzeman dugu çakuen ahoan: orai hura phisu berean guibelerat ekarri dugu.
22 Eta berce diru bat ekarcen dugu behar dugunaren erosteco: ez da gure jaquitatean norc eçarri duen hura gure çakuetan.
23 Bainan hunec ihardetsi cioten: Baquea dela çuequin, ez içan beldurric: çuen Jaincoac, çuen aitaren Jaincoac eman darozquitzue aberastasunac çuen çakuetan: ecen niri eman darotaçuen dirua, emançat daducat. Eta Simeon erakarri çuen hequietara.
24 Eta etchean sarraraciric, ekarri cioten ura, eta çangoac garbitu cituzten eta bazca eman cioten hequien astoei.