19 Aria hortaz etche-guiçonaren gana athelasera hurbilduric,
20 Minçatu citzaizcon: Othoizten çaitugu, jauna, ençun gaitzatzun. Jadanic lehenago jautsi içan gure jateco erostera:
21 Hequiec erosiric, ostatura goan garenean, idequi içan ditugu gure çakuac, eta dirua atzeman dugu çakuen ahoan: orai hura phisu berean guibelerat ekarri dugu.
22 Eta berce diru bat ekarcen dugu behar dugunaren erosteco: ez da gure jaquitatean norc eçarri duen hura gure çakuetan.
23 Bainan hunec ihardetsi cioten: Baquea dela çuequin, ez içan beldurric: çuen Jaincoac, çuen aitaren Jaincoac eman darozquitzue aberastasunac çuen çakuetan: ecen niri eman darotaçuen dirua, emançat daducat. Eta Simeon erakarri çuen hequietara.
24 Eta etchean sarraraciric, ekarri cioten ura, eta çangoac garbitu cituzten eta bazca eman cioten hequien astoei.
25 Hequiec emateco cituztenac xuxencen cituzten, Josep egüerditan sar cedin artean: ecen adituac ciren han jan behar çutela oguia.