24 Eta etchean sarraraciric, ekarri cioten ura, eta çangoac garbitu cituzten eta bazca eman cioten hequien astoei.
25 Hequiec emateco cituztenac xuxencen cituzten, Josep egüerditan sar cedin artean: ecen adituac ciren han jan behar çutela oguia.
26 Josep sarthu cen beraz bere etchean, eta escuetan çaduzcaten erraitzac escaini ciozcaten, eta lurrean ahuspez emanic adoratu çuten.
27 Bainan hunec eztiqui agurra bihurturic, galde eguin cioten, erraten ciotelaric: Ongui da çuen aita çahar, aiphatu darotaçuena? bici da oraino?
28 Ihardetsi çuten: Ongui da gure aita, çure cerbitzaria: bici da oraino. Eta gurthuric adoratu çuten.
29 Josepec beguiac alchatzean, ikusi çuen Benjamin bere anaia ama beraganicacoa, eta erran çuen: Hau da aiphatu darotaçuen anaia gazte, hura? Eta guero erran çuen: Jaincoa urricalquiçun içan bequiçu, ene semea.
30 Eta laster eguin çuen, ceren barneac gaindi eguiten baitzioen bere anaiaren gainera, eta nigarra jauzten citzaioen: eta etzateco lekuan sarthuric nigar eguin çuen.