30 Eta laster eguin çuen, ceren barneac gaindi eguiten baitzioen bere anaiaren gainera, eta nigarra jauzten citzaioen: eta etzateco lekuan sarthuric nigar eguin çuen.
31 Eta berriz beguithartea garbituric, ilki cen, atchiqui çuen bere burua, eta erran: Ekar çatzue oguiac.
32 Eta oguiac eçarriac içan ondoan, bereciric Josepençat, eta bereciric anaiençat, eta bereciric batean jaten çuten Eguiptoarrençat ere (ecen Eguiptoarrei etzaiote cilhegui Hebrearrequin jatea, eta horrelaco onthurunça bekatu daducate);
33 Jarri ciren haren aitzinean, çaharrena bere premutasunac aguincen cioen beçala, eta gazteena bere adinaren arabera. Eta hainitz miresten ciren,
34 Hartu cituztenean Josepen ganic içan cituzten çathiac: eta çathiric handiena erori citzaioen Benjamini, hala non borçaldiz xitchen baitzuen. Eta edan eta ase ciren Josepequin.