5 Bainan nahi ez baduçu, ez gare goanen: ecen guiçona, maiz erran dugun beçala, garbiqui minçatu çaicu, dioelaric: Ez duçue ikusico ene beguithartea çuen anaia ttipiena gabe.
6 Israelec erran cioten: Ene çorigaitzetan jaquinsun eguin duçue berce anaia bat baduçuela.
7 Eta ihardetsi çuten: Guiçonac galdatu darozcu aldizca gure ethorquico berriac: hea aita bici guinduenetz; hea baguinduen anaia berce bat: eta guc ihardetsi diogu bere galdeen arabera: nondic jaquin guineçaqueen erranen çarocula: Erakar darotaçue çuen anaia çuequin?
8 Judac erran cioen oraino bere aitari: Igor çaçu haurra enequin, goan gaitecen, eta bici ahal gaitecen, ez gaitecen hil gu eta gure haur gaixoac.
9 Nic hartuco dut muthicoa; niri galda diadaçu; ez badut guibelerat erakarcen, eta çuri bihurcen ez badarotzut, gaixtoqui hobendun içanen naiz çure aldera egun-eta-bician.
10 Guibelamenduric içatu ez balitz, hemen guinitazqueen jadanic bigarren aldico.
11 Beraz beren aita Israelec erran cioten: Hola premia bada, eguiçue nahi duçuena; har çaçue çuen uncietan lurreco fruitu hoberenetaric, eta guiçonari eraman çotzue emaitzac, arraxina, ezti, estoracs-nigar, mirra eta amanda aphur bat.