8 Judac erran cioen oraino bere aitari: Igor çaçu haurra enequin, goan gaitecen, eta bici ahal gaitecen, ez gaitecen hil gu eta gure haur gaixoac.
9 Nic hartuco dut muthicoa; niri galda diadaçu; ez badut guibelerat erakarcen, eta çuri bihurcen ez badarotzut, gaixtoqui hobendun içanen naiz çure aldera egun-eta-bician.
10 Guibelamenduric içatu ez balitz, hemen guinitazqueen jadanic bigarren aldico.
11 Beraz beren aita Israelec erran cioten: Hola premia bada, eguiçue nahi duçuena; har çaçue çuen uncietan lurreco fruitu hoberenetaric, eta guiçonari eraman çotzue emaitzac, arraxina, ezti, estoracs-nigar, mirra eta amanda aphur bat.
12 Dirua ere eraman çaçue lehenecoan beçalaco bia: eta çuen çakuetan causitu duçuena eraman çaçue guibelerat, beldurrez-eta huts eguinic guerthatu diaqueen hori.
13 Eta har çaçue çuen anaia ere, eta çoazte guiçonaren gana.
14 Ene Jainco guciz botheretsuac berati eraguin deçaçuela; eta preso daducan çuen anaia eta Benjamin hau bihur betza çuequin batean. Ni anartean egonen naiz çurz beçala haurric gabe.