1 Bada Josepec manu eguin cioen bere etche-guiçonari, erraten cioelaric: Oguiz atchic-ahala bethe çatzu hauquien çakuac: eta bakotchari dirua eçar çoçute çaku gainean.
2 Bainan gazteenaren çakuaren sarcean eçar çaçu ene cilharrezco basoa eta oguiarençat eman duen dirua. Eta hola eguina içan cen.
3 Eta goiça ethorri cenean, igorri cituzten beren astoequin.
4 Eta jadanic hiritic atheratuac ciren eta aphur bat urrunago goanac: orduan Josepec ekarraraciric bere etche-guiçona, erran cioen: Xuti çaite eta jarraic çaquiozquite guiçon horiei: eta atzeman ondoan, erroçute: Certaco onguiarençat bihurtu, duçue gaizquia?
5 Ebatsi duçuen basoa da ene nausiac edateco erabilcen duen bera, eta hartan ohi du asmu eguiten: gauçaric tzarrena eguin duçue.
6 Harec eguin çuen manatua cen beçala; eta atzemanic minçatu citzaioten manuaren arabera.
7 Hauquiec ihardetsi çuten: Certaco minço da hola gure jauna, çure cerbitzariec eguin balute beçala horremberceco itsusqueria?