10 Hunec erran cioten: Eguin bedi çuen hitzaren arabera: ceinaren baithan causituco baita, eta haina içan bedi ene gathibu; berceac garbi içanen çarete.
11 Beraz berehala çakuac lurrera jautsiric, bakotchac berea idequi çuen.
12 Etche-guiçonac, handienetic hasiric ttipieneraino ikartu cituen, eta basoa aurkitu çuen Benjaminen çakuan.
13 Orduan hauquiec, soinecoac urraturic eta astoac berriz cargaturic, hirira itzuli ciren.
14 Eta Juda bere anaiequin lehembicicoric sarthu cen Josepen gana (ecen etzen oraino leheneco lekutic atheratua), eta guciec bardin arthiqui cituzten haren aitzinean beren buruac lurrera.
15 Hunec erran cioten: Certaco nahi içan duçue holaco lana eguin? ala ez daquiçue asmatzeco jaquitatean ez dudala pareric?
16 Judac erran cioen: Cer ihardetsico dugu ene jaunari? edo cer erranen dugu, edo cer aitzaquia deçaquegu çucenqui? Jaincoac atzeman du çure cerbitzarien gaixtaqueria: huna non garen guciac ene Jaunaren gathibu, gu eta haina ceinaren çakuan aurkitu baita basoa.