15 Hunec erran cioten: Certaco nahi içan duçue holaco lana eguin? ala ez daquiçue asmatzeco jaquitatean ez dudala pareric?
16 Judac erran cioen: Cer ihardetsico dugu ene jaunari? edo cer erranen dugu, edo cer aitzaquia deçaquegu çucenqui? Jaincoac atzeman du çure cerbitzarien gaixtaqueria: huna non garen guciac ene Jaunaren gathibu, gu eta haina ceinaren çakuan aurkitu baita basoa.
17 Josepec ihardetsi çuen: Urrun ni ganic holacoric eguinen baitut: basoa ebatsi duena, bera içan bedi ene gathibu; bainan çuec çoazte libroric çuen aitaren gana.
18 Bada Judac, hurbilago goanic, erran cioen lotsaric gabe: Othoizten çaitut, ene jauna, çure cerbitzariac solas eguin ahal deçan çure beharrira, eta ez betzaizco samur çure muthilari; ecen Faraonen ondotic çare çu,
19 Ene Jauna. Lehenic galdeguin dioçute çure cerbitzariei: Baduçue aita edo anaia bat?
20 Eta guc ihardetsi dugu gure jaunari: Badugu aita bat çaharra, eta anaia gaztetto bat, çaharcean sorthu çaioena, ceinaren ama beraganicaco anaia hila baita; hura bakarra da bere amarenganicacoa, eta aitac xitqui du maite.
21 Eta erran dioçute çure cerbitzariei: Erakar darotaçue: eta ene beguiac eçarrico ditut haren gainean.