18 Bada Judac, hurbilago goanic, erran cioen lotsaric gabe: Othoizten çaitut, ene jauna, çure cerbitzariac solas eguin ahal deçan çure beharrira, eta ez betzaizco samur çure muthilari; ecen Faraonen ondotic çare çu,
19 Ene Jauna. Lehenic galdeguin dioçute çure cerbitzariei: Baduçue aita edo anaia bat?
20 Eta guc ihardetsi dugu gure jaunari: Badugu aita bat çaharra, eta anaia gaztetto bat, çaharcean sorthu çaioena, ceinaren ama beraganicaco anaia hila baita; hura bakarra da bere amarenganicacoa, eta aitac xitqui du maite.
21 Eta erran dioçute çure cerbitzariei: Erakar darotaçue: eta ene beguiac eçarrico ditut haren gainean.
22 Guc, ene jauna, ihardetsi darotzugu: Haurrac ez deçaque utz bere aita: ecen utz baleça, aita hil laiteque.
23 Eta erran dioçute çure cerbitzariei: Çuen anaia ttipiena ez bada çuequin heldu, ez duçue guehiago ikusiren ene beguithartea.
24 Beraz igan garenean çure cerbitzari gure aita gana, kondatu diozcagu gure jaunac erran guciac.