22 Guc, ene jauna, ihardetsi darotzugu: Haurrac ez deçaque utz bere aita: ecen utz baleça, aita hil laiteque.
23 Eta erran dioçute çure cerbitzariei: Çuen anaia ttipiena ez bada çuequin heldu, ez duçue guehiago ikusiren ene beguithartea.
24 Beraz igan garenean çure cerbitzari gure aita gana, kondatu diozcagu gure jaunac erran guciac.
25 Eta gure aitac ihardetsi içan du: Bihur çaitezte, eta guri eros bihi aphur bat.
26 Guc erran içan diogu: Goan ez gaitezque: gure anaia ttipiena jausten bada gurequin, emanen gare bideari: bercela ez gaitezque ausarta Eguiptoco buruçaguiaren beguietara aguercera.
27 Horri ihardetsi dio aitac: Badaquiçue ene emazteac bi seme eman darozquidala.
28 Bat ilki içan cen, eta erran darotaçue: Basabere batec iretsi du: eta ez da oraidinocoan agueri.