4 Eta jadanic hiritic atheratuac ciren eta aphur bat urrunago goanac: orduan Josepec ekarraraciric bere etche-guiçona, erran cioen: Xuti çaite eta jarraic çaquiozquite guiçon horiei: eta atzeman ondoan, erroçute: Certaco onguiarençat bihurtu, duçue gaizquia?
5 Ebatsi duçuen basoa da ene nausiac edateco erabilcen duen bera, eta hartan ohi du asmu eguiten: gauçaric tzarrena eguin duçue.
6 Harec eguin çuen manatua cen beçala; eta atzemanic minçatu citzaioten manuaren arabera.
7 Hauquiec ihardetsi çuten: Certaco minço da hola gure jauna, çure cerbitzariec eguin balute beçala horremberceco itsusqueria?
8 Çaku buruetan aurkitu dugun dirua, guibelerat ekarri dugu Canaango lurretic; eta nola daiteque ebatsi dugula çure nausiaren etchetic urhe edo cilharra?
9 Çure cerbitzarietaric edoceinen baithan causituco baita bilhatzen duçuna, eta haina hila içan bedi, eta gu içanen gare çure nausiaren gathibu.
10 Hunec erran cioten: Eguin bedi çuen hitzaren arabera: ceinaren baithan causituco baita, eta haina içan bedi ene gathibu; berceac garbi içanen çarete.