11 Eta han hacico çaitut (ecen oraino guelditzen dira gosetezco borz urthe), gal etzadiençat çu, eta çure etchea, eta ditutzun guciac.
12 Huna çuen beguiec eta Benjamin ene anaiaren beguiec ikusten dute ene ahoz minço natzaitzuela.
13 Eraman çoçue ene aitari ene ospe guciaren eta Eguiptoan ikusi ditutzuen ororen berriac: higui çaizte, eta erakar darotaçue ene gana.
14 Eta bere anaia Benjamini lephotic besarca lothu cenean, nigar eguin çuen; eta hau ere orobat nigarrez çagoen lephotic lothuric.
15 Eta Josepec musu eman cioten bere anaia guciei, eta bakotcharen gainean nigar eguin çuen: guero ausartatu citzaizcon solas ematera.
16 Eta jaquina içan cen eta haro handitan barraiatu çuten erregueren gortean: Josepen anaiac ethorri dira; eta Faraon boztu cen, eta haren etche gucia ere bai.
17 Eta erran cioen Josepi manu eguin ceçotela bere anaiei, erranez: Carga çatzue çuen astoac, eta çoazte Canaango lurrera.