15 Eta Josepec musu eman cioten bere anaia guciei, eta bakotcharen gainean nigar eguin çuen: guero ausartatu citzaizcon solas ematera.
16 Eta jaquina içan cen eta haro handitan barraiatu çuten erregueren gortean: Josepen anaiac ethorri dira; eta Faraon boztu cen, eta haren etche gucia ere bai.
17 Eta erran cioen Josepi manu eguin ceçotela bere anaiei, erranez: Carga çatzue çuen astoac, eta çoazte Canaango lurrera.
18 Eta handic har çatzue çuen aita eta etchecoac, eta çatozte ni gana: eta nic emanen darozquitzuet Eguiptoco on guciac, lurrac daducan gogo hobeenetic haciac içan çadieztençat.
19 Mana çoçute ere har detzaten orgac Eguiptoco lurretic, beren haurren eta emazteen ekarceco, eta erroçute: Har çaçue çuen aita, eta eguiçue lehen-bai-lehen ethorcera.
20 Etzaçuela çuen pusquetaric utz deusere: ceren Eguiptoco ontasun guciac çuenac baitira.
21 Eta Israelen semeec eguin çuten manatua içan citzaioetena. Josepec eman ciotzaten orgac Faraonen manuaren arabera, eta bideco jatecoac.