16 Eta jaquina içan cen eta haro handitan barraiatu çuten erregueren gortean: Josepen anaiac ethorri dira; eta Faraon boztu cen, eta haren etche gucia ere bai.
17 Eta erran cioen Josepi manu eguin ceçotela bere anaiei, erranez: Carga çatzue çuen astoac, eta çoazte Canaango lurrera.
18 Eta handic har çatzue çuen aita eta etchecoac, eta çatozte ni gana: eta nic emanen darozquitzuet Eguiptoco on guciac, lurrac daducan gogo hobeenetic haciac içan çadieztençat.
19 Mana çoçute ere har detzaten orgac Eguiptoco lurretic, beren haurren eta emazteen ekarceco, eta erroçute: Har çaçue çuen aita, eta eguiçue lehen-bai-lehen ethorcera.
20 Etzaçuela çuen pusquetaric utz deusere: ceren Eguiptoco ontasun guciac çuenac baitira.
21 Eta Israelen semeec eguin çuten manatua içan citzaioetena. Josepec eman ciotzaten orgac Faraonen manuaren arabera, eta bideco jatecoac.
22 Manatu çuen ere bakotchari eman ciotzoten bira soineco: bainan Benjamini eman ciozcan hirur ehun cilharrezco borz soineco ederrenenequin.