23 Berce haimberce diru eta soineco igorri cituen bere aitari hamar astorequin, Eguiptoco ontasunetaric eramaten çutenac, eta berme haimberce asto urrixequin bideco bihia eta oguiac çaramazquitenac.
24 Igorri cituen beraz bere anaiac, eta abiatzean erran cioten: Etzaiteztela samur bidean.
25 Eguiptotic iganic, ethorri ciren Canaango lurrera bere aita Jacoben gana.
26 Eta berri eman cioten, erraten çutelaric: Josep çare semea bici da, eta hura bera da Eguiptoco lur gucico buruçagui. Hori aditu çuenean, Jacobec, lo dorphe batetaric atzarcen balitz beçala, etzioten bizquitartean sinhesteric ematen.
27 Hauquiec aitzitic kondatzen cioten nola eta nola cen gauça. Bainan ikusi cituenean orgac, eta Josepec igorri ciozquien guciac, bihurtu citzaioen bere tentua,
28 Eta erran çuen: Ene seme Josep bici bada oraino, asqui dut: goanen naiz, eta ikusico dut hil nadien baino lehen.