14 Çabulonen semeac: Sared, eta Helon, eta Jahelel.
15 Horiec dira Liaren semeac, Mesopotamia Siriacoan, içan cituenac, bere alaba Dinarequin: seme eta alaba, orotara hogoi eta hamahirur cituen.
16 Gaden semeac: Sephion, eta Hagui, eta Suni, eta Esebon, eta Heri, eta Arodi, eta Areli.
17 Aserren semeac: Jamne, eta Jesua, eta Jesui, eta Beria, Sara ere hequien arreba. Beriaren semeac: Heber eta Melquiel.
18 Horiec dira Celpharen semeac, Labanec Liari eman içan cioenarenac; haren ganic hamasei haur horiec içan cituen Jacobec.
19 Erraquel bere emazteaganicaco semeac: Josep eta Benjamin.
20 Eta Eguiptoco lurrean Josepi sorthu içan citzaizcon semeac, Heliopoliseco Aphez Putifarren alaba Asenethen ganic içan cituenac: Manase eta Efraim.