2 Ençun çuen hura ikuspenez gauaz deitzen çuela, eta erraiten cioela: Jacob, Jacob. Ihardetsi cioen: Huna non naicen.
3 Jaincoac erran cioen: Ni naiz çure aitaren Jainco guciz hazcarra: ez içan beldurric, jauts çaite Eguiptora, ceren han eçarriren baitzaitut jendaqui handi baten buruco.
4 Ni harat jautsico naiz çurequin, eta nic guibelerat erakarrien çaitut handic: Josepen escuec hersico ere darozquitzute beguiac.
5 Jacob jaiqui cen beraz Cineco putzutic: eta semeec eraman çuten haurrequin eta beren emazterquin Faraonec igorri cituen orguetan guiçon-çaharraren ekarceco,
6 Canaango lurrean cituen pusca guciequin: eta Eguiptora ethorri cen bere ondorego guciarequin,
7 Seme, eta ilobaso, alaba eta ondoco guciac elkarrequin.
8 Hautchec dira Israelen semeen icenac, Eguiptoan sarthu cirenac, bere eta bere haurrac. Çaharrena Erruben.