31 Eta Josep minçatu citzaioten bere anaiei, eta bere aitaren etcheco guciei: Iganen naiz, eta berria emanen diot Faraoni, eta erranen: Ene anaiac eta ene aitaren etchecoac, Canaango lurrean cirenac, ethorri dira ene gana;
32 Eta dira ardi çainçaile, eta arthalde hazten haritzen dira: berequin erakarri dituzte beren ardi eta idi eta içan ahal dituzten guciac.
33 Eta deithuco çaituztenean eta erranen darotzuenean: Cer da çuen lana?
34 Ihardetsico dioçue: Çure cerbitzari gare, arçainac haurretic orai arteo, gu eta gure aitzinecoac. Hori erroçue, çuen egoitza eguin ahal deçaçuençat Jefengo lurrean: ceren Eguiptoarrec higüin baitituzte ardi çainçaile guciac.