5 Jacob jaiqui cen beraz Cineco putzutic: eta semeec eraman çuten haurrequin eta beren emazterquin Faraonec igorri cituen orguetan guiçon-çaharraren ekarceco,
6 Canaango lurrean cituen pusca guciequin: eta Eguiptora ethorri cen bere ondorego guciarequin,
7 Seme, eta ilobaso, alaba eta ondoco guciac elkarrequin.
8 Hautchec dira Israelen semeen icenac, Eguiptoan sarthu cirenac, bere eta bere haurrac. Çaharrena Erruben.
9 Errubenen semeac: Henoc, eta Phalu, eta Hefron, eta Carmi.
10 Simeonen semeac: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jaquin, eta Sohar, eta Saul Cananearraren semea.
11 Lebiren semeac: Jerson, eta Caath, eta Merari.