1 Josep goanic beraz Faraonen aitzinera berria eman cioen, erraten cioelaric: Ene aita eta anaiac, beren ardi eta idi eta dituzten guciequin, Canaango lurretic ethorri dira; eta huna non guelditzen diren Jefengo lurrean.
2 Bere anaietaric ere borz aguerraraci cituen erregueren aitzinera:
3 Hunec galdeguin cioten: Cer lan duçue? Ihardetsi çuten: Çure cerbitzuco, ardi çainçaileac gare, gu eta gure aitzinecoac.
4 Bidaietan ethorri gare çure lurretara, ceren, gosetea borthizten hari delacotz, Canaango lurrean belharric ez baita arthaldeençat: eta galdatzen dugu mana deçaçun çure cerbitzariac egon ditecen Jefengo lurrean.