12 Eta hazten cituen hequiec, eta bere aitaren etche gucia, bakotchari jatecoac emanez.
13 Ecen oguia mundu gucian escas cen; goseteac xahutzen hari çuen lurra, guehienic Eguiptoa eta Canaan-herria.
14 Ogui salcetic Josepec bildu çuen leku hequietaco diru gucia, eta ekarri çuen erregueren kutchara.
15 Eta diruac erosleei escas eguin ciotenean, Eguipto gucia ethorri cen Josepen gana, cioelaric: Iguçu oguia; certaco çure aitzinean hilcen han gure diru escasez?
16 Hunec ihardetsi cioten: Ekar çatzue çuen abereac, eta hequien truc jateco emanen darotzuet, diruric ez baduçue.
17 Ekarri cituztenean, eman cioizquiten jatecoac beren çaldi, ardi, idi eta astoetan truc: eta acienda truc haci cituen urthe hartan.
18 Ethorri ciren bigarren urthean ere, eta erran cioten: Ez diogu gure jaunari gordeco, diruac escas eguinic, aciendec orobat escas eguin darocutela; etzare jaquin gabe gure gorphutzaz eta lurraz landan, deusere ez dugula.