16 Hunec ihardetsi cioten: Ekar çatzue çuen abereac, eta hequien truc jateco emanen darotzuet, diruric ez baduçue.
17 Ekarri cituztenean, eman cioizquiten jatecoac beren çaldi, ardi, idi eta astoetan truc: eta acienda truc haci cituen urthe hartan.
18 Ethorri ciren bigarren urthean ere, eta erran cioten: Ez diogu gure jaunari gordeco, diruac escas eguinic, aciendec orobat escas eguin darocutela; etzare jaquin gabe gure gorphutzaz eta lurraz landan, deusere ez dugula.
19 Certaco beraz hilen gare çure beguien aitzinean? gu eta gure lurra çureac içanen gare; eros gaitzatzu erregueren cerbitzuco, eta igutzu haciac, beldurrez-eta, nekaçalea hilic, lurra mortu bilhaca dadien.
20 Josepec erosi çuen beraz Eguiptoco lur gucia, batbederac bere bazterrac salcen cituelacotz gosetearen handiz. Eta Faraon eguin çuen jabe lurraz,
21 Eta sende guciaz, Eguiptoaren buru bateco cedarrietaric berce buruco muguetaraino,
22 Aphecen lurraz landan, erreguec hequiei emana içan citzaioetenaz; erabaquia cen jatecoa ematen citzaioeten herrico bihiteguietaric, eta hola etziren beren ontasunen salcera behartuac içan.