26 Ordutic oraidino, Eguipto gucico lurrean, erregueençat berezten da borzgarrena, eta hori eguina da leguetan beçala, lekat aphez lurra, ceina holaco çorretic garbi utzia içan baitzen.
27 Israelec beraz içan çuen bere egoitza Eguipton, erran nahi baita, Jefengo lurrean, eta içan cen hartaz jabe; eta hainitz berhatu eta populatu cen.
28 Eta han bici içan cen hamaçazpi urthez; eta haren bicitzeco egun guciac igan ciren ehun eta berrogoi eta çazpi urthetara.
29 Eta ikustearequin hurbilcen hari citzaioela heriotzeco eguna, deithu çuen bere seme Josep, eta erran cioen: Gracia aurkitu içan badut çure aitzinean, eçar çaçu çure escua ene ixterraren gainean; eta eguidaçu urricalpen eta cintasunez aguinça, ez nauçula Eguipton ehorcico:
30 Bainan lo eguinen dudala ene arbasoequin, eta eramanen nauçula lur huntaric eta eçarrico aitzinecoen hobian. Josepec ihardetsi cioen: Eguinen dut çuc manatua.
31 Eta Jacobec erran cioen: Beraz cin eguidaçu niri. Josepec cin eguinic, Israel itzuli cen buruquita-aldera eta Jaincoa adoratu çuen.