5 Horren gatic erreguec Josepi erran cioen: Çure aita eta çure anaiac ethorri dira çure gana.
6 Aitzinean duçu Eguiptoco lurra oro; toquiric hobeenean eguinaraz çoçute egoitza, eta emoçute Jefengo lurra. Eçagutzen baduçu horien artean guiçon ancesturic badela, eçar çatzu ene arthaldeen buruco.
7 Guero Josepec sarraraci çuen bere aita erregueren gana, eta eçarri çuen haren aitzinean: Jacobec benedicatu çuen hura.
8 Eta erreguec galdeguin cioen: Cer adin ekarcen dute çure bicitzeco urtheec?
9 Ihardetsi cioen: Ene erromeriaco egunac dira ehun eta hogoi eta hamar urthe, aphurrac eta tcharrac, eta ez dira heldu içan ene arbasoec beren erromerian iragan dituztenetara.
10 Eta erregue benedicaturic, campora ilki içan cen.
11 Josepec beraz bere aita eta anaiei eman cioten, Eguipton, toquiric hobeenean, Erramesesco lurra, Faraonec manatu içan çuen beçala.