7 Guero Josepec sarraraci çuen bere aita erregueren gana, eta eçarri çuen haren aitzinean: Jacobec benedicatu çuen hura.
8 Eta erreguec galdeguin cioen: Cer adin ekarcen dute çure bicitzeco urtheec?
9 Ihardetsi cioen: Ene erromeriaco egunac dira ehun eta hogoi eta hamar urthe, aphurrac eta tcharrac, eta ez dira heldu içan ene arbasoec beren erromerian iragan dituztenetara.
10 Eta erregue benedicaturic, campora ilki içan cen.
11 Josepec beraz bere aita eta anaiei eman cioten, Eguipton, toquiric hobeenean, Erramesesco lurra, Faraonec manatu içan çuen beçala.
12 Eta hazten cituen hequiec, eta bere aitaren etche gucia, bakotchari jatecoac emanez.
13 Ecen oguia mundu gucian escas cen; goseteac xahutzen hari çuen lurra, guehienic Eguiptoa eta Canaan-herria.