9 Ihardetsi cioen: Ene erromeriaco egunac dira ehun eta hogoi eta hamar urthe, aphurrac eta tcharrac, eta ez dira heldu içan ene arbasoec beren erromerian iragan dituztenetara.
10 Eta erregue benedicaturic, campora ilki içan cen.
11 Josepec beraz bere aita eta anaiei eman cioten, Eguipton, toquiric hobeenean, Erramesesco lurra, Faraonec manatu içan çuen beçala.
12 Eta hazten cituen hequiec, eta bere aitaren etche gucia, bakotchari jatecoac emanez.
13 Ecen oguia mundu gucian escas cen; goseteac xahutzen hari çuen lurra, guehienic Eguiptoa eta Canaan-herria.
14 Ogui salcetic Josepec bildu çuen leku hequietaco diru gucia, eta ekarri çuen erregueren kutchara.
15 Eta diruac erosleei escas eguin ciotenean, Eguipto gucia ethorri cen Josepen gana, cioelaric: Iguçu oguia; certaco çure aitzinean hilcen han gure diru escasez?