7 Ecen Mesopotamiatic heldu nincelaric, bidearen beraren gainean hil içan citzaitan Erruhel Canaango lurrean, eta uda-hastea cen; eta Efratan sarcen nincen, eta ehorci nuen Efrataco bide bazterrean, ceina berce icenez Beteleme deitzen baita.
8 Hambatequin haren semeac ikusiric, Josepi erran cioen: Nor dira hauquiec?
9 Ihardetsi çuen: Ene haurrac dira, Jaincoac leku hunetan eman içan darozquidanac. Erran cioen: Ene gana hurbilarazquitzu, benedica detzançat.
10 Ecen Israelen beguiac lambrotuac icen bere adin handia gatic, eta etzeçaqueen ikus garbiqui. Eta hequiec hurbilaraciric bere gana, musu emanic, eta besarcaturic,
11 Erran cioen bere semeari: Ez naiz çure beguitharteaz içan gabetua, berçalde Jaincoac erakutsi içan darozquit çure umeac.
12 Josepec hequiec aldaratu ondoan bere aitaren besoetaric, ahuspez lurrean jarriric adoran eman cen.
13 Eta eçarri çuen Efraim bere escuinean, hori baita Israelen ezquerrean: eta Manase bere ezquerrean, edo aitaren escuinean, eta biac ondora hurbilaraci cioizquien.