1 Bada Jacobec deithu cituen bere semeac, eta erran cioten: Bil çaitezte, oraitic erran deçaçuetan cer çaitzuen guerthatuco azquen egunetan.
2 Bil çaitezte, eta adi çaçue, Jacoben semeac, adi çaçue Israel çuen aita:
3 Erruben ene seme çaharrena, çu ene indarra, eta ene atsecabearen hastapena: lehena behar cinen ene emaitzetan; handiena manamenduan.
4 Ixuri içan çare ura beçala, etzare berhatuco: ceren igan çaren çure aitaren ohera, eta lohitu baituçu haren etzaunça.