11 Bere astocumea lothuco du mahats-ondoari, eta, oi ene semea, asto-urrixa aihenari. Arnoan garbituco du bere soinecoa eta mahatsaren odolean bere capa.
12 Arnoa baino ederragoac dira haren beguiac, eta horçac esnea baino çuriagoac.
13 Çabulonec egoitza eguinen du itsas-heguian eta uncien bara-lekuan, Sidoneraino hedatzen delaric.
14 Isacar, asto hazcarra iduri, etzanen da bere muguen artean.
15 Ikusi du descansua ona dela, eta lurra nihon den hobeena; eta bere soin gaina jautsi du bizcarca eramateco, eta eguin da cerga pagatzaile.
16 Danec juiatuco du bere populua, hala-nola et-ere berce leinuac Israelen.
17 Dan içan bedi suguea bidean, cerasta bidexcan, çaldiari hatza asiquico dioena, igailea guibelera eror dadiençat.