13 Çabulonec egoitza eguinen du itsas-heguian eta uncien bara-lekuan, Sidoneraino hedatzen delaric.
14 Isacar, asto hazcarra iduri, etzanen da bere muguen artean.
15 Ikusi du descansua ona dela, eta lurra nihon den hobeena; eta bere soin gaina jautsi du bizcarca eramateco, eta eguin da cerga pagatzaile.
16 Danec juiatuco du bere populua, hala-nola et-ere berce leinuac Israelen.
17 Dan içan bedi suguea bidean, cerasta bidexcan, çaldiari hatza asiquico dioena, igailea guibelera eror dadiençat.
18 Nic, Jauna, çu ganic iguriquico dut ene salbagarria.
19 Gad harmaturic guducatuco da bere aitzinaldera; eta guibelerat ere harmatuco da.