18 Nic, Jauna, çu ganic iguriquico dut ene salbagarria.
19 Gad harmaturic guducatuco da bere aitzinaldera; eta guibelerat ere harmatuco da.
20 Aserren oguia, ogui goria, eta goço emanen diote erregueei.
21 Nefthali, oren itzuria, eta hitzari edertasun emaile.
22 Josep ene semea berhatuz dihoa, eta beguico ederra baita, nescatchec laster eguin dute harrasi gainera.
23 Bainan ixterbeguiec suminduran sarraraci dute, eta liscar eman diote, eta bekaizgo ekarri, harmac escuetara harturic.
24 Bainan hazcarrean jarri da haren balazta, eta haren besoetaco eta escuetaco lokarriac urratuac içan dira Jacoben Jainco botheretsuaren escuz; handic athera da arçaina, Israelgo harria.