25 Çure aitaren Jaincoa içanen da çure lagunçailea, eta Guciz-Ahaldunac benedicatuco çaitu, ceruco benedicionez gainetic, behereco lececo benedicionez azpitic, bulharretaco eta sabeleco benedicionez.
26 Çure aitaren benedicioneac hazcarragoac dira haren aitenac baino; bethiticaco munho gainen lehia ethorri arteo; eguin beitez Josepen buruaren gainean, eta Naçaretarraren buru gainean bere anaien artean.
27 Benjamin otso harraparia; goicean janen du atzeman duena, eta arratsean phartituco ditu hari kendu puscac.
28 Horiec oro dira Israelgo hamabi leinuen buruac; horrela minçatu citzaioten beren aita, eta benedicatu cituen batbederari çagoquioen benedicionez.
29 Eta manu eguin cioten, cioelaric: Ehorz neçaçuen ene aitequin Efron hethearraren landan den cilhoca bikunean,
30 Mambreri beguira dagonean Canaango lurrean, ceina erosi baitzuen landarequin Abrahamec Efron hethearrari, hobi baten içateco.
31 Han ehorci cituzten hura, eta Sara haren emaztea; han ehorcia içan da Isaac bere emazte Errebecarequin; eta han eçarria dago Lia ere.