29 Eta manu eguin cioten, cioelaric: Ehorz neçaçuen ene aitequin Efron hethearraren landan den cilhoca bikunean,
30 Mambreri beguira dagonean Canaango lurrean, ceina erosi baitzuen landarequin Abrahamec Efron hethearrari, hobi baten içateco.
31 Han ehorci cituzten hura, eta Sara haren emaztea; han ehorcia içan da Isaac bere emazte Errebecarequin; eta han eçarria dago Lia ere.
32 Eta akabaturic manamenduac ceinetaz bere semeac arguitzen baitzituen, çangoac bildu cituen ohe gainean, eta hil cen; eta bere populuari batua içan cen.