7 Madaricatua horien hasarrea, ceren iraun duen; eta horien gaitzidura, ceren içan den gogorra: çathituco ditut Jacob baithan eta barraiatuco Israelen.
8 Juda, laudaturen çaituzte çure anaiec: çure escua içanen da çure etsaien buruen gainean, gurthuco çaizquitzu çure aitaren semeac.
9 Judac iduri du lehoinaren umea; ene semea, igan çare harrapatu ihiciaren gainera; phausatzean etzan çare lehoina iduri, eta lehoin urrixa iduri, norc hura atzar?
10 Ez da kenduco Juda ganic erregue-makila, ez eta buruçaguia haren belhaunetic, ethor dadien arteo igorria içan behar dena eta hura içanen da jendaien iguriquitza.
11 Bere astocumea lothuco du mahats-ondoari, eta, oi ene semea, asto-urrixa aihenari. Arnoan garbituco du bere soinecoa eta mahatsaren odolean bere capa.
12 Arnoa baino ederragoac dira haren beguiac, eta horçac esnea baino çuriagoac.
13 Çabulonec egoitza eguinen du itsas-heguian eta uncien bara-lekuan, Sidoneraino hedatzen delaric.