1 Hori ikustearequin, Josep jauci cen bere aitaren beguithartera, nigarrez eta musuca.
2 Bere cerbitzuco midicuei manatu cioten aita balsamuzta ceçoten.
3 Berrogoi egun eman cituzten manu horren bethetzen; ecen hori cen hilen balsamuztatzeco ohitza, eta Eguiptoac Jacob deithoratu çuen hirur hogoi eta hamar egunez.
4 Deithoreco ephetic lekora, Josep minçatu cen Faraonen etchecoei: Gracia aurkitu badut çuen aitzinean, minça çaizte Faraonen beharrietara:
5 Ceren ene aitac cin-eraguin çarotadan, cioelaric: Huna non hilcen naicen; ehorcico nauçu Canaango lurrean enetzat eguin içan dudan hobian. Iganen naiz beraz, eta ehorcico dut ene aita, eta bihurturen naiz guero.
6 Eta Faraonec erran cioen: Igan çaite eta cin eguin duçun beçala ehorz çaçu çure aita.