10 Eta ethorri ciren Atadeco larrainera, ceina Jordanez berçaldean baita: han hilotsen eguiten deithore handi eta minequin eman cituzten çazpi egun.
11 Hori ikusiric, Canaango lurreco egoiliarrec erran çuten: Hori deithore handia dute Eguiptoarrec. Eta horren gatic toqui hura deithua içan cen, Eguiptoco deithore-leku.
12 Jacoben semeec eguin çuten beraz manatua içan citzaioten beçala;
13 Eta hura eramanic Canaango lurrera, ehorci çuten cilhoca bikunean, ceina Abrahamec erosia baitzen landarequin Efron hethearrari Mambre beguian, hobi baten içateco.
14 Eta Josep bihurtu cen Eguiptora bere anaiequin, eta lagun guciequin, aita ehorci ondoan.
15 Jacob hil-eta, Josepen anaiac beldurtu ciren, eta elkarri erraten çuten: Orhoit balitz jasan duen bidegabeaz, eta bihur baleçagu eguin diogun gaizqui gucia.
16 Eta gaztiatu cioten, erraten çutelaric: Çure aitac hil aitzinean manatu darocu,