14 Eta Josep bihurtu cen Eguiptora bere anaiequin, eta lagun guciequin, aita ehorci ondoan.
15 Jacob hil-eta, Josepen anaiac beldurtu ciren, eta elkarri erraten çuten: Orhoit balitz jasan duen bidegabeaz, eta bihur baleçagu eguin diogun gaizqui gucia.
16 Eta gaztiatu cioten, erraten çutelaric: Çure aitac hil aitzinean manatu darocu,
17 Erran detzagutzun haren hitz cauquiec: Othoizten çaitut ahanz daquiçun çure anaiec çure gainean erabili dituzten gaixtaqueria, gaizqui eta malçurqueria; guc ere othoizten çaitugu tzarqueria hori barka deçoçuten çure aitaren Jaincoaren cerbitzariei. Horiec adituric, Josepec nigar eguin çuen.
18 Eta anaiac ethorri citzaizcon; eta ahuspez, lurrean emanic adoratzen çutelaric, erran cioten: Çure cerbitzariac gare.
19 Hunec ihardetsi cioten: Ez içan beldurric: Jaincoaren nahiari gogor eguin othe deçaqueguque?
20 Enetzat asmu gaixtotan cinabilçaten: bainan hori Jaincoac onera bihurtu içan du, ene goratzeco, orai ikusten duçuen beçala, eta asco populuren salbatzecotzat.